2010-03-31

Kirola eta teknologia berriak elkarlanean.

Sarritan gauza oso ezberdin eta bateraezinak direla pentsaten dugu teknologia eta kirola. Hau da, batzuek teknologia berriak erabiltzea ordenagailu baten aurrean jarrita egotea dela soilik uste dute eta kirola egitea korrikan egitea edo antzeko jarduerekin soilik lotzen da. Kasu hauetan bi elementu bateraezin bezala ikusten dira baina nahiz eta ikuspegi oker hau izan, askotan helburu berbera lortzeko elkareraginean erabiltzen direla ikusten da.

Hurrengo bideo hau Ordiziako Jakintza Ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleek Multimedia Tailerran egin zuten eta teknologia eta kirola eskoletan lotzeko adibide garbia dugu.

2010-03-27

Kirol erreportaia

Hurrengoa, Alkartu ikastolak aurrera eramandako kirol proiektuaren inguruko erreportaia dugu. Bertan, Bizkaia irratiko batek Alkartu ikastolako irakasle bat entrebistatzen du proiektuaren nondik norakoak azaltzeko.

Kirikiño ikastolako kirol proiektua


Eskoletan kirol proiektu ezberdinak izaten dira, kirola ahal den hobekien lantzeko.
Horretarako zentroaren ezaugarriak, baliabideak, testuingurua... hartzen dira kontuan.
Honako hau Kirikiño ikastolako kirol proiektua dugu:


2010-03-26

Lehiaketa gomendagarria da?

Umeetan lehiaketa sartzea komenigarria den edo ez eztabaidatzerakoan, hainabat ikuspegi desberdin agertzen dira:
Batzuen ustez, lehia sano eta garbia edozein programa pedagogikotan sartu behar litzateke, lagungarri baita haur eta nerabeen portaera guztia egituratu eta antolatzeko. Beste argudio baten arabera, gurea bezalako gizarte batean haurren kirolean ezinbestez sartu behar da lehia, etorkizunerako prestatu eta hezi egingo baitu. Beste batzuek, lehiaketak entrenamendua azkarregi eta gogorregi hastea eskatzen duela uste dute, gaur egungo kirolaren helmuga marka, errekorra eta irabaztea baita, kosta ahala kosta.


Thailandian umeak borrokan.

Zoritxarrez mundu honetako toki batzuetan kirola ez da behar bezala erabiltzen umeetan. Jarraian, Tailandian kirol nagusienetakoa den Mua Thai borrokan ari den haur batzuen bideoak ikus ditzakezue. Jon Sistiaga kazetari Irundarrak egindako erreportaje bateko irudiak dira. Pobreziak eta familia beharrak eraginda, zenbait guraso heuren seme-alabek apostuz betetako giroan borrokarazten dituzte. Ikusteko gurasoen grina eta itsutasuna. Badugu, geuk ere, hemen, geure mundu “zibilizatuan”, ikastekorik muga horietara iritsi gabe ere.


2010-03-25

Ba ote da kirol kaltegarririk?

Kirol jakin bat haurrarentzat ona ala txarra ote den galdetzen diote gurasoek sarri beren buruari. Erantzutea ez da erraza, kirola haurrentzat orokorrean ona dela frogatu den arren, ez baitago ikerketa zehatzik kirol mota bakoitzak haurraren hazkunde eta garapenen duen eraginari buruz. Hala ere, orientazio gisa kirol medikuek gai horri buruz ohartarazten dutena azalduko dut:



 Arriskurik gabeko kirolak:Igeriketa, txirrindularitza, eskubaloia, saskibaloia, patinajea...
 Kirol eztabaidagarriak:Tenisa, squasha, ekitazioa, lurreko gimnasia, dantza klasikoa, judoa, esgrima, eskia...
 Arriskuko kirolak:Errugbya, futbola, tranpolin eta palanka saltoa, halterofilia, wind surfa, eski nautikoa...



Droga kontsumo txikiagoa

Kirolak begibistakoak ez diren hainbat arazo prebenitzen laguntzen du eta beraz badaude pisuzko arrazoi batzuk txikitan kirola egitea bultzatzeko. Drogen kontsumoa, gizartean onarturik daudenena -adibidez tabako eta alkoholarena- zein debekatu edo baztertuena -kanabis, kokaina, heroina eta abarrena- eta hainbeste arazo eragiten duten diseinu berriko drogen kontsumoa askoz ere maila apalagoan agertzen da kirolen bat egiten dutenen artean. Eta zenbat eta entrenamendu ordu gehiago izan eta kirola egiten zenbat eta lehenago hasi, txikiagoa izaten da droga kontsumoa. Orokorrean esanda, gazte kirolzale batek, amateurra zein deferatua izan, drogak kontsumitzeko arrisku txikiagoa du.


Kirola egitea onuragarria da garapen pertsonalerako.

Asko eztabaidatu izan da kirolak haurren hazkundean duen eraginari buruz. Zenbait adituk organismoarengan izan ditzakeen kalteak aipatu izan ditu, haur baten gorputza delikatua izanik eta hazkunde-prozesu betean aurkitzen denez, entrenamendu gogorregiek eta halabeharrez gertatzen diren kolpe txikiek gorputzarengan eragin negatiboa izan dezaketelakoan. Baina inork ez du hori frogatzerik lortu, baina bai txikitatik maiztasunez kirola egitearen abantailak. Gainera, errazagoa da ohitura osasungarriak txikitan irakastea nagusitan ohitura txarrak edo norbere burua kaltetzen dutenak kentzea baino. Bizimodu sedentarioa, tabakismoa, pisu larregia, elikadura desegokia eta beste aldagai batzuk egoten dira mundu garatuarekin lotzen diren gaixotasun degeneratiboen sorrera eta garapenean: arteriosklerosia, artrosia, II motako diabetesa etab. dira. Patologia horiek, nagusitan agertzen diren arren, haurtzaroan hasten dira sortzen. Eta orduantxe has daiteke prebenitzen ere, kirola eginez besteak beste.