2010-05-29

Kirolaren garrantzia

Hurrengo bideo hau, erdaraz agertzen da baina oso ondo biltzen ditu blog honetan transmititu nahi izan ditudan ideia asko.


2010-05-27

Office formato berrientzako irtenbidea



Ondorengo exekutable hau, office berriak sortzen dituen .docx, .pptx, xlsx... office zaharrean ireki ahal izateko balio duen aplikazioa da. Oso baliagarria eta erabilgarria dela uste dut bai Lehen Hezkuntzarako eta baita office zaharra duten guztientzako ere.

Klikatu hemen:

2010-05-26

Kirola IKT-ekin uztartzeko modu bat

Hurrengo aurkezpen hau, nire taldekide batzuk eta nik Lehen Hezkuntzako ikasleentzako eginiko lan bat da. LH-n Egipto lantzean, piramideen sarrera gisa erabili daitekeen multimedia dela uste dut eta beraz, erabilgarria izan daiteke.


Guk multimedia hau piramideei buruz egin dugun arren, Lehen Hezkuntzako ikasleek gorputz heziketako irakasgaiean kirolari buruzko multimediak sortu ditzakete. Beraz, kirola eta teknologia berriaz erlazionatzeko gai bat izan daiteke hau.

2010-05-25

280 slides-en inguruko tutorialtxoa.

Honako hau, nik eta nire ikaskide batek (Mikele Etxabek) online bidez aurkezpenak egiteko webgune baten tutoriala dugu. Interesgarria iruditu zitzaigun webgune honi buruz tutoriala egitea, bai Lehen Hezkuntzako ikasleentzako eta baita guztiontzako erabilgarria izan daitekeelako.

Gainera, beste sarrera batean aipatu bezala, aurkezpenen bidez IKT-ak eta kirola batera uztartu daitezke eta tutorial honek, ezer izan gabe baliabideak ipintzen dizkigu honelako gauzak aurrera eraman ahal izateko.

2010-05-24

Antzeko Blogak.

Kirola umeengan oso gauza garrantzitsu eta funtsezkoa izanik, jente asko arduratzen da horretaz. Ondoren aurkezten ditudan blogak, nik aurkeztutako blogaren antzekoak dira eta beraz, gai berdinarekin arduratzen direnak badaudela argi ikusten da.

Bi blog hauek aukeratu ditut http://kirolezkirolbizi.blogspot.com eta http://ainaroa.wordpress.com izan ere, nik sortutako blogaren oso-oso antzekoak dira. Bigarren aipatu dudan bloga, Haur Hezkuntzako ikasleengana gehiago bideratuta dago nik eta lehendabizi aipatutako blogak baino. Hau da, nik aurkezturiko sarrerak gehienbat Lehen Hezkuntzara bideratuta daude eta bigarren blog hori, Haur Hezkuntzara gehiago bideratuta legoke.

Blog interesgarriak direla biak eta kirolaren garrantziaz jabetzeko eta iformazio eskuragarri bat izateko balio dutela uste dut.

Herri Kirolak Webquest

Interneten topatu eta aproposa iruditu zitzaidan webquest bat da hurrengoa. Lehen Hezkuntzan erabiltzeko egokia iruditu zitzaidan, izan ere, haurrek herri kirolari buruz ikasteaz gain elkar arteko laguntza ematea eta erantzukizunak hartzen ikas dezaketela uste dut.

2010-04-21

Kirola eta autoestima arazoak.

Kirola oso onuragarria izan daiteke konfiantza arazoak dituzten haurrentzat eta eskolan zailtasunak dituztenentzat. Kirolak aukera ematen die beste dohain batzuk erakusteko eta ikusarazteko beste kideen maila berean moldatu ahal direla.

Kirolaren bidez, kirola egunero-egunero eginez, gugan ustez ez zeuden dohain eta gaitasunak agertzen zaizkigu, eta horrek, jakina, hobetu egiten du geure buruaz dugun iritzia. Gaitasun fisikoak landu eta zorroztearen ondorioz, haurrak konfiantza hartzen du. Gainera, kirolean gauzak ongi ateratzen bazaizkio, gurasoek aukera ona dute haurraren autoestimua indartzeko eta, bide batez, hutsegiteak eta porrotak onartzen erakusteko, dramatikotasunik gabe eta konfiantzarik galdu gabe. Kirolak garuna aktiboago egon dadin laguntzen du eta hori kontzentrazioaren mesedetan izaten da, eta, zeharka bada ere, baita eskolako jardunaren mesedetan ere.

Olinpiadak Lehen Hezkuntzan



Lehen hezkuntzan, heziketa fisikoa irakasgaia lantzen da. Bertan ikasleak jolas eta kirol ezberdinak praktikatzen dituzte besteak beste eta urtean zehar landutako jolas eta kirolak gainontzeko eskualdeko ikasleekin praktikatzeko aukera ematen digute olinpiadek.

Adibidez, Lea-Artibai eskualdeko lehen hezkuntzako ikasleek, urtero egiten dituzte olinpiadak. Hau da, eskualdeko eskola ezberdinetako ikasleak aurretik zentroek adostutako herri batean batzen dira eta kirol ezberdinak praktikatuz eskolen artean lehiatzen dira.

Guzti honen helburuak, ikasleak jende ezberdinarekin erlazionatzea, lagun berriak egitea eta batez ere kirola praktikatzen ondo pasatzea dira.

2010-04-20

Heziketa Fisikoko programazio bat

Dakigunez, eskoletan irakasgai bat aurrera eraman ahal izateko programazioak egiten dira. Hau da, zer eta nola landu zehazten da besteak beste. Hona hemen programazio horietako bat, Alberto Marjalizak 2007/2008 ikasturterako prestatu zuen LH-ko heziketa fisikoko programazioa hain zuzen ere:

2010-04-15

Lehen Hezkuntzako gaitasun digitala

Honako hau, Lehen Hezkuntzako gaitasun digitalaren inguruan agertzen diren kontzeptuei buruz egindako mapa dugu. Bertan, gaitasun orokor hau lotzeko pausu eta azpipuntuak agertzen dira eta beraz, beste gaiekin lotzeko baliagarria izan daitekeen mapa dela uste dut besteak beste.


Mapa kontzeptuala

2010-03-31

Kirola eta teknologia berriak elkarlanean.

Sarritan gauza oso ezberdin eta bateraezinak direla pentsaten dugu teknologia eta kirola. Hau da, batzuek teknologia berriak erabiltzea ordenagailu baten aurrean jarrita egotea dela soilik uste dute eta kirola egitea korrikan egitea edo antzeko jarduerekin soilik lotzen da. Kasu hauetan bi elementu bateraezin bezala ikusten dira baina nahiz eta ikuspegi oker hau izan, askotan helburu berbera lortzeko elkareraginean erabiltzen direla ikusten da.

Hurrengo bideo hau Ordiziako Jakintza Ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleek Multimedia Tailerran egin zuten eta teknologia eta kirola eskoletan lotzeko adibide garbia dugu.

2010-03-27

Kirol erreportaia

Hurrengoa, Alkartu ikastolak aurrera eramandako kirol proiektuaren inguruko erreportaia dugu. Bertan, Bizkaia irratiko batek Alkartu ikastolako irakasle bat entrebistatzen du proiektuaren nondik norakoak azaltzeko.

Kirikiño ikastolako kirol proiektua


Eskoletan kirol proiektu ezberdinak izaten dira, kirola ahal den hobekien lantzeko.
Horretarako zentroaren ezaugarriak, baliabideak, testuingurua... hartzen dira kontuan.
Honako hau Kirikiño ikastolako kirol proiektua dugu:


2010-03-26

Lehiaketa gomendagarria da?

Umeetan lehiaketa sartzea komenigarria den edo ez eztabaidatzerakoan, hainabat ikuspegi desberdin agertzen dira:
Batzuen ustez, lehia sano eta garbia edozein programa pedagogikotan sartu behar litzateke, lagungarri baita haur eta nerabeen portaera guztia egituratu eta antolatzeko. Beste argudio baten arabera, gurea bezalako gizarte batean haurren kirolean ezinbestez sartu behar da lehia, etorkizunerako prestatu eta hezi egingo baitu. Beste batzuek, lehiaketak entrenamendua azkarregi eta gogorregi hastea eskatzen duela uste dute, gaur egungo kirolaren helmuga marka, errekorra eta irabaztea baita, kosta ahala kosta.


Thailandian umeak borrokan.

Zoritxarrez mundu honetako toki batzuetan kirola ez da behar bezala erabiltzen umeetan. Jarraian, Tailandian kirol nagusienetakoa den Mua Thai borrokan ari den haur batzuen bideoak ikus ditzakezue. Jon Sistiaga kazetari Irundarrak egindako erreportaje bateko irudiak dira. Pobreziak eta familia beharrak eraginda, zenbait guraso heuren seme-alabek apostuz betetako giroan borrokarazten dituzte. Ikusteko gurasoen grina eta itsutasuna. Badugu, geuk ere, hemen, geure mundu “zibilizatuan”, ikastekorik muga horietara iritsi gabe ere.


2010-03-25

Ba ote da kirol kaltegarririk?

Kirol jakin bat haurrarentzat ona ala txarra ote den galdetzen diote gurasoek sarri beren buruari. Erantzutea ez da erraza, kirola haurrentzat orokorrean ona dela frogatu den arren, ez baitago ikerketa zehatzik kirol mota bakoitzak haurraren hazkunde eta garapenen duen eraginari buruz. Hala ere, orientazio gisa kirol medikuek gai horri buruz ohartarazten dutena azalduko dut:



 Arriskurik gabeko kirolak:Igeriketa, txirrindularitza, eskubaloia, saskibaloia, patinajea...
 Kirol eztabaidagarriak:Tenisa, squasha, ekitazioa, lurreko gimnasia, dantza klasikoa, judoa, esgrima, eskia...
 Arriskuko kirolak:Errugbya, futbola, tranpolin eta palanka saltoa, halterofilia, wind surfa, eski nautikoa...



Droga kontsumo txikiagoa

Kirolak begibistakoak ez diren hainbat arazo prebenitzen laguntzen du eta beraz badaude pisuzko arrazoi batzuk txikitan kirola egitea bultzatzeko. Drogen kontsumoa, gizartean onarturik daudenena -adibidez tabako eta alkoholarena- zein debekatu edo baztertuena -kanabis, kokaina, heroina eta abarrena- eta hainbeste arazo eragiten duten diseinu berriko drogen kontsumoa askoz ere maila apalagoan agertzen da kirolen bat egiten dutenen artean. Eta zenbat eta entrenamendu ordu gehiago izan eta kirola egiten zenbat eta lehenago hasi, txikiagoa izaten da droga kontsumoa. Orokorrean esanda, gazte kirolzale batek, amateurra zein deferatua izan, drogak kontsumitzeko arrisku txikiagoa du.


Kirola egitea onuragarria da garapen pertsonalerako.

Asko eztabaidatu izan da kirolak haurren hazkundean duen eraginari buruz. Zenbait adituk organismoarengan izan ditzakeen kalteak aipatu izan ditu, haur baten gorputza delikatua izanik eta hazkunde-prozesu betean aurkitzen denez, entrenamendu gogorregiek eta halabeharrez gertatzen diren kolpe txikiek gorputzarengan eragin negatiboa izan dezaketelakoan. Baina inork ez du hori frogatzerik lortu, baina bai txikitatik maiztasunez kirola egitearen abantailak. Gainera, errazagoa da ohitura osasungarriak txikitan irakastea nagusitan ohitura txarrak edo norbere burua kaltetzen dutenak kentzea baino. Bizimodu sedentarioa, tabakismoa, pisu larregia, elikadura desegokia eta beste aldagai batzuk egoten dira mundu garatuarekin lotzen diren gaixotasun degeneratiboen sorrera eta garapenean: arteriosklerosia, artrosia, II motako diabetesa etab. dira. Patologia horiek, nagusitan agertzen diren arren, haurtzaroan hasten dira sortzen. Eta orduantxe has daiteke prebenitzen ere, kirola eginez besteak beste.