2010-04-21

Kirola eta autoestima arazoak.

Kirola oso onuragarria izan daiteke konfiantza arazoak dituzten haurrentzat eta eskolan zailtasunak dituztenentzat. Kirolak aukera ematen die beste dohain batzuk erakusteko eta ikusarazteko beste kideen maila berean moldatu ahal direla.

Kirolaren bidez, kirola egunero-egunero eginez, gugan ustez ez zeuden dohain eta gaitasunak agertzen zaizkigu, eta horrek, jakina, hobetu egiten du geure buruaz dugun iritzia. Gaitasun fisikoak landu eta zorroztearen ondorioz, haurrak konfiantza hartzen du. Gainera, kirolean gauzak ongi ateratzen bazaizkio, gurasoek aukera ona dute haurraren autoestimua indartzeko eta, bide batez, hutsegiteak eta porrotak onartzen erakusteko, dramatikotasunik gabe eta konfiantzarik galdu gabe. Kirolak garuna aktiboago egon dadin laguntzen du eta hori kontzentrazioaren mesedetan izaten da, eta, zeharka bada ere, baita eskolako jardunaren mesedetan ere.

Olinpiadak Lehen Hezkuntzan



Lehen hezkuntzan, heziketa fisikoa irakasgaia lantzen da. Bertan ikasleak jolas eta kirol ezberdinak praktikatzen dituzte besteak beste eta urtean zehar landutako jolas eta kirolak gainontzeko eskualdeko ikasleekin praktikatzeko aukera ematen digute olinpiadek.

Adibidez, Lea-Artibai eskualdeko lehen hezkuntzako ikasleek, urtero egiten dituzte olinpiadak. Hau da, eskualdeko eskola ezberdinetako ikasleak aurretik zentroek adostutako herri batean batzen dira eta kirol ezberdinak praktikatuz eskolen artean lehiatzen dira.

Guzti honen helburuak, ikasleak jende ezberdinarekin erlazionatzea, lagun berriak egitea eta batez ere kirola praktikatzen ondo pasatzea dira.

2010-04-20

Heziketa Fisikoko programazio bat

Dakigunez, eskoletan irakasgai bat aurrera eraman ahal izateko programazioak egiten dira. Hau da, zer eta nola landu zehazten da besteak beste. Hona hemen programazio horietako bat, Alberto Marjalizak 2007/2008 ikasturterako prestatu zuen LH-ko heziketa fisikoko programazioa hain zuzen ere:

2010-04-15

Lehen Hezkuntzako gaitasun digitala

Honako hau, Lehen Hezkuntzako gaitasun digitalaren inguruan agertzen diren kontzeptuei buruz egindako mapa dugu. Bertan, gaitasun orokor hau lotzeko pausu eta azpipuntuak agertzen dira eta beraz, beste gaiekin lotzeko baliagarria izan daitekeen mapa dela uste dut besteak beste.


Mapa kontzeptuala