2010-04-21

Kirola eta autoestima arazoak.

Kirola oso onuragarria izan daiteke konfiantza arazoak dituzten haurrentzat eta eskolan zailtasunak dituztenentzat. Kirolak aukera ematen die beste dohain batzuk erakusteko eta ikusarazteko beste kideen maila berean moldatu ahal direla.

Kirolaren bidez, kirola egunero-egunero eginez, gugan ustez ez zeuden dohain eta gaitasunak agertzen zaizkigu, eta horrek, jakina, hobetu egiten du geure buruaz dugun iritzia. Gaitasun fisikoak landu eta zorroztearen ondorioz, haurrak konfiantza hartzen du. Gainera, kirolean gauzak ongi ateratzen bazaizkio, gurasoek aukera ona dute haurraren autoestimua indartzeko eta, bide batez, hutsegiteak eta porrotak onartzen erakusteko, dramatikotasunik gabe eta konfiantzarik galdu gabe. Kirolak garuna aktiboago egon dadin laguntzen du eta hori kontzentrazioaren mesedetan izaten da, eta, zeharka bada ere, baita eskolako jardunaren mesedetan ere.

0 komentario:

:a: :b: :c: :d: :e: :f: :g: :h: :i: :j: :k: :l: :m: :n:

Publicar un comentario